Ander de Luisek Pancorboko mendi lasterketa irabazi du

Egoitz Unamuno 2017ko uzt. 4a, 11:28

Ander, Pancorboko lasterketako podiumean.

Ander de Luis soraluzetarrak Pancorbon (Burgos) mendi-lasterketa motza irabazi zuen zapatuan. Azken metroetan irabazi zuen lasterketa, sprint gogor batean bigarren lasterkaria garaitu eta gero.

Ander de Luisek 1:04:49 ko denboran egin zuen 12 kilometroko ibilbidea . Bera izan zen azkarrena, baina ez askogaitik; bigarren sailkatua, Carlos Riaguas gasteiztarra, Anderrengandik bi segundura helmugaratu zen. Anderrek kontatu digunez, gasteiztarrak eta berak elkarren aladamenean joan ziren lasterketa guztia zehar, eta azken kilometrora heldu aurretik erabaki zuten azken kilometroan bakoitzak berea eginda jokatuko zutela garaipena. Indarrak pare parean izan zituzten, baina azkenean soraluzetarra izan zen bizkorragoa. (Ikus sailkapena)

Anderrek 29 urte dazuka eta orain dela bi urte ekin zion lasterketetan parte hartzeari: "Iñaki Ruizen karreran parte hartu nuen. Futbola laga eta gero, korrika hasi nintzen, kirol pixkat egitearren, eta gustatu egin zait". Datorren asteburuan, Goierriko ultramaratoia egingo du Beasainen; Bi Handiak, 88 kilometro dituen lasterketa.