Soraluze Futbol Taldeak batzar nagusia ospatuko du Uztailaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluze Futbol Taldea 2017ko eka. 27a, 17:08
2016ko batzar nagusia (Argazkia: Nerea Isasti)

Denboraldiaren balantze orokorra egiteko batzar irekia deitu du zuzendaritza batzordeak. Azken urteetan bezala, Txoko kafetegia izango da batzarlekua, eta arratsaldeko zazpietan ospatuko da.

Soraluzeko Futbol Taldeko zuzendaritza batzordeak batzar nagusia ospatuko du, 2016/2017 denboraldiko balantze orokorra egin eta hurrengo denboraldira begira jartzeko asmoarekin. Urtero bezala, zuzendaritza batzordea osatzeko zailtasunak ikusita, Soraluze Futbol Taldeak bertaratzeko deia luzatu nahi die herritarrei.