Atxotegi eta Bolinagak jantzi dute Debarroko txapela

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 26a, 10:04

Atxotegi eta Bolinaga gustora, txapel banarekin.

Zapatu arratsaldean jokatu ziren Debarroko 50. Pilota Txapelkeraren finalak. Nagusien mailan Soraluzeko bikoteak jantzi zuen txapela eta Aitor Atxotegik eskuratu zuen pilotari onenaren saria. 

Zaletu ugari hurreratu zen zapatuan frontoira Debarroko pilota txapelketako finalak ikustera. Oñati, Bergara eta Soraluzeko klubetako bikoteek jardun zuten lehian, eta, azkenean, klub bakoitzak garapen bat eraman zuen etxera.  

SAILKAPENA

Kadete maila

Txapeldunak: Ibon Perez - Iñigo Perez (Oñati)

Azpitxapeldunak: Xabi Jauregi - Aitor Tatiegi (Oñati)

Pilotari onena: Ibon Perez

Jubenil maila

Txapeldunak: Ander Murua - Markel Gartzia (Bergara)

Azpitxapeldunak: Ander Biain - Manex Balerdi (Oñati)

Pilotaririk onena: Ander Murua

Nagusien maila

Txapeldunak: Aitor Atxotegi - Ibai Bolinaga (Soraluze)

Azpitxapeldunak: Eneko Muguruza - Beñat Iñarra (Bergara)

Pilotaririk onena: Aitor Atxotegi

Erlazionatuak

Finaleko argazkiak

Egoitz Unamuno 2017 eka 26 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.