Ander Sanchez eta Joel Donoso judokak saritu dituzte

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 15a, 11:57

Aretxabaletan eta Ondarroan egindako erakustaldietan sariak lortu dituzte Ukaldi klubeko bi judoka gazteek. 

Maiatzean eta ekainean, Aretxabaleta eta Ondarroan egin diren erakustaldietan, elkarrekin parte hartu dute Ander Sanchezek eta Joel Donosok, eta bietan lortu dituzte sariak. Aretxabaletan, bigarren postuan sailkatu ziren, eta, Ondarroan, lehenengoan. Juan Ramon Del Barriok gidatzen duen Ukaldi Judo Taldeko partaideak dira biak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.