Sari banaketa amaitzean, hunkituta, lehendakariak oroigarri bana eman zien lehen taldean entrenatzaile izan diren Iñaki Garcia "Pele", Richard Rodriguez"Txemo" eta Jon Romerori. Bigarrengo aldiz Soraluze entrenatzen jardun eta gero, amaitutzat eman dute bi urte iraun duen zikloa.
Ander de Luisek ere, amaitutzat eman du bere bigarren taldeko entrenatzaile lana. Entrenatzaile izan den lau denboraldiotan, taldea kopako kanporaketetara eraman du, eta, irabaztea lortu du bi alditan.
Infantilen taldeak afariaren aurretik ospatu zuten denboraldia eta banatu zituzten sariak.
SARIAK
INFANTILAK
Jokalari erregularrena: Urko Ruiz.
Goleatzaile onena: Antxon Zubiaurre(21 gol).
JUBENILAK
Jokalari erregularrena: Julen Gomez.
Goleatzaile onena: Ibai Garate(16 gol).
ERREGIONALEN 1.MAILA
Jokalari erregularrena: Aitor Oregi.
Goleatzaile onena: Argoitz Ariznabarreta(13 gol).
GORENGOEN MAILA
Jokalari erregularrena: Mikel Oregi"Letu".
Goleatzaile onena: Iosu Unanue (7 gol, Aitor "txiki"rekin berdinduta).