Julen Gallastegik Bilboko Miribillan debutatuko du boxeolari moduan, ekainaren 16an

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 9a, 12:00

Ekainaren 16an Julen Gallastegi soraluzetarrak lehenengo aldiz igoko da ring-era, Bilboko Miribillan. Soraboxek autobusa antolatu du borrokaldia ikustera joateko.

Hilabetetan zehar entrenamendu jarraituak egin eta gero, 16 urteko soraluzetarrak Izotz Orue boxeolariaren aurka egingo du borrokan. Lehenengo aldia izango da konpetizio ofizial batean lehiatuko dena.

Jaialdi berean, Ixa Rodriguezek ere egingo du borrokan, Minerva Gutierrez boxeolariaren aurka. Bigarren borrokaldia izango du, orain hilabete berriz boxeatzera bueltatu denetik.

Miribillako jaialdian hamalau borrokaldi izango dira. Ateak arratsaldeko 20:00etan zabalduko dituzte, eta jaialdia 21:00etan hasiko da.

Autobusa Bilbora

Soraboxek autobusa antolatu du Bilboko Miribillara joateko. Autobusa Estaziñotik aterako da 19:00etan. Izena emateko, ondorengo hiru telefonoetako batera deitu behar da: 676866922 (Ixa), 634424543 (Julen), 675705726 (Inma).