Unai Larreategi proposatu dute EH Bilduren Gipuzkoako arduradun izateko

Egoitz Unamuno 2017ko eka. 6a, 10:18

Prozesu eratzailea egiten ari da EH Bildu, eta gaur aurkeztu dituzte Mahai Politikorako, herrialdeko karguetarako eta idazkaritzarako hautagaiak. Unai Larreategi soraluzetarra proposatu dute Gipuzkoako arduradun politiko izateko. 

Ekainaren 17an egingo dute kongresua, eta hilaren 12tik 16ra bozkatuko dituzte hautagaiak —gaur aurkeztu dituzte—. Arnaldo Otegi aurkeztu da koordinatzaile nagusi izateko.

Informazio gehiago: http://www.berria.eus/albisteak/135573/otegi_mujika_beola_castaneda_carrere_eta_juaristi_eh_bilduko_mahai_politikorako_hautagai.htm

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.