Soraluzek ezin izan zuen Tolosarekin

Oier Ariznabarreta 2017ko mai. 23a, 11:39

Partidua maldan gora jarri zitzaion Soraluzeko infantil taldeari, eta bigarren zati bikaina egin zuten arren, ez zen nahikoa izan partidua bideratzeko. Honenbestez, amaitu dute Kopako jarduna. 

Urduri hasi zuten partidua Soraluzeko gazteek. Tolosak berriz, baloiarekin jokatzen asmatu zuen eta min egin zion etxeko taldeari. Lehenengo zatian bertan, langara baloia jaurti eta aldaratzean 0-1ekoa egin zuten tolosarrek. Bigarren zatian, Sora, partiduari buelta emateko asmoarekin irten zen. Aurreneko minutuetan, Landerren jokaldi bikainaren ostean, Antxonek berdinketa egin zuen. Garaipenaren bila jarraitu zuten etxekoek, baina, tamalez, bost minuturen faltan Tolosak 1-2koa egin eta partidua horrela amaitu zen.

Infantilen lehenengo maila KOPA(final laurdenak)

TALDEAK:Soraluze 1-2 Tolosa

GOLAK:Antxon

Domekan, alebinek eta benjaminek triangeluarrak jokatu zituzten. Zenbait partidu jokatu zituzten eta garaipenak eta porrotak, denetik izan genuen.

Dagoeneko, Soraluzeko talde guztiek amaitu dute denboraldia.