Ixa Rodriguez garaipen batekin bueltatu da ring-era

Egoitz Unamuno 2017ko mai. 25a, 08:00

Zortzi hilabetean lehiatu barik egon eta gero, joan zen barixakuan Bilboko Miribillako jaialdian parte hartu zuen. Garaipena lortu zuen itzulerako lehen borrokaldian. 

Joan zen barixakuan, Neskabox taldeak boxeo jaialdia antolatu zuten Bilboko Miribillan. Zortzi hilabete lehiatik kanpo izan eta gero, Ixa Rodriguez soraluzetarrak Eneritz Borinaga boxeolariaren jokatu zuen itzulerako borrokaldia, eta baita garaipena lortu ere.    

Ixak adierazi digunez, oso sentsazio onak izan zituen: “zortzi hilabeteko deskantsua hartu eta gero, askoz hobeto sentitu naiz. Deskantsua hartu aurretik, sei urte egin nituen gelditu barik eta nekatuta nengoen; lasaitu beharra neukan, eta, orain, askoz hobeto nago.” 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.