Mouad Bemsallem soraluzetarrak hirugarren egin du Gasteizko skate txapelketan

Egoitz Unamuno 2017ko mai. 24a, 08:06

Mouad skate txapelketako une batean.

Joan zen zapatuan Mouadek hirugarren postua eskuratu zuen Gasteizko King of the Ebro skate txapelketan. 

Gasteizko Bolinaga gunean jokatu zen zapatuan, lurralde arteko King of the Ebro  (Ebroko erregea) skate txapelketa, eta Mouad Bemsallem 16 urteko soraluzetarrak hirugarren sailkatzea lortu zuen. Lazkaoko Skate Goroskt Klubaren ordezkari moduan hartu zuen parte, 18 urtetik beherako kategorian.

Klubeko entrenatzailearen esanetan, “urtebetez astero entrenatu da, eta egin duen lanaren emaitza da podiumeko hirugarren postua”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.