Gaur, 21:00etan, "Freeheld, un amor incondicional" filma proiektatuko dute Antzokian, gazteleraz.
Filmak kontatzen du Laurel Hester (Julianne Moore) eta Stacie Andree (Ellen Page) emakumeen arteko maitasun istorioa eta justiziaren aldeko egingo duten borroka. New Jerseyko polizia kondekoratuari, Laureli, minbizia diagnostikatuko diote, eta honek urteetan irabazitako pentsioa bere izatezko bikoteari, Stacieri, laga nahiko dio. Ordea, funtzionarioek ez dute begi onez ikusiko bikote homosexualaren nahia eta azpikojokoan jardungo dute euren nahia bete dezaten eragozteko. Detektibe batek eta aktibista batek bat egingo dute bikoteak berdintasunaren alde hasi duen borrokarekin.