Infantilek kopako final laurdeneko partidua etxean jokatuko dute Tolosaren aurka

Oier Ariznabarreta 2017ko mai. 18a, 11:57

Infantilen taldea denboraldiaren aurkezpen egunean

Infantilen taldeak multzokako fasean egindako lanaren saria jasoko du zapatuan, eta orain arteko bolada onari jarraipena emateko aukera izango dute. Igandean, alebinek eta benjaminek triangeluarrak jokatuko dituzte Soraluzen eta Oñatin.

Goizean Futbol zazpiko txapelketa jokatzen dela eta, Infantilen partidua arratsaldean jokatuko da. Sari moduan hartu dute koparako sailkatu izana, eta ilusio haundiz egingo diote aurre erronkari, fase honetara iritsi diren talde guztiak maila onekoak dira eta neurketa lehiatua aurreikusten da. Gogor egin beharko dute lan aurrera jarraitu nahi izanez gero.

Maiatzak 20, zapatua

Infantilen lehenengo maila KOPA(final laurdenak)

TALDEAK: Soraluze VS Tolosa "A"

ORDUA: 17:30

LEKUA: Ezoziko futbol zelaia, Soraluze.

Maiatzak 21, domeka

Alebinak

TALDEAK: Soraluze, Eibar eta Urola(triangeluarra)

ORDUA: 10:00

LEKUA: Ezoziko futbol zelaia, Soraluze.

Benjaminak(2008)

TALDEAK: Aloña Mendi,  Eibar, Soraluze(triangeluarra)

ORDUA: 9:30

LEKUA: Azkoagain futbol zelaia, Oñati.

Benjaminak(2007)

TALDEAK: Aloña Mendi, Eibar eta Soraluze(triangeluarra)

ORDUA: 10:45

LEKUA: Azkoagain futbol zelaia, Oñati.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.