Sora "A"k ezin izan zuen bolada txarra eten eta infantilek lehenengo postuan amaitu dute multzokako fasea.
Lehenengo erregional maila KOPA
TALDEAK: Lazkao 1-0 Soraluze"B"
Partidu orekatua izan zen Lazkaon jokatu zena. Bi taldeek, aukeraren bat izan arren, golik ez jasotzea zuten helburu eta 90 minutuak golik gabe amaitu ziren, 0-0. Denbora gehigarrian, Lazkaotarrek aurrea hartu zuten markagailuan eta horrela amaitu zen partidua. Kolpe gogorra soraluzetarrentzat, ezingo dute Gipuzkoako kopa hirugarrenez jarraian irabazi eta horrela, denboraldiari amaiera eman diote.
Gorengoen erregional maila
TALDEAK: Intxurre 2-0 Soraluze
Hasieratik ikusi zen partidua lehiatua izango zela, batez ere, zelaiaren ezaugarriengatik, harezkoa zen eta. Lehenengo zatian Sorak izan zituen aukera garbienak baina ez zuten asmatu gola sartzen. Bigarrenean, saiatu ziren arren ez ziren aukerak iristen eta Alegitarrek aurrea hartu zuten markagailuan. Soraluzeko taldea berdinketaren bila zoanean, area barruan aldaratze bat jaso eta bigarrena egin zuten etxekoek. Horrela amaitu zen partidua eta emaitza honekin, ezin izan diote hirugarren postuari eutsi Peleren mutilek.
Infantilen lehenengo maila KOPA
TALDEAK: Eibartarrak "A" 0-6 Soraluze
Golak: Lander 2, Xabat, Marko, Aitor eta Julen González
Errez lortu zuten garaipena Soraluzetarrek. Defentsan lan ona egin zuten Markel eta Oierren mutilek. Erasoan, aukera asko izan zituzten eta azkenean golak iritsi ziren. Garaipen honekin Soraluzek lehenengo postuari eutsi dio eta aste honetan final laurdenak jokatuko dituzte. Gaur izango da zozketa arratsaldeko zazpiretan.