Kopako final laurdenak Lazkaon

Final laurdenetako zozketan Lazkao egokitu zaio Sorari. Partidu bakarra izango da eta kanpoan jokatuko dute zapatuan seiretan. Sora "A"k Alegian emango dio amaiera denboraldiari eta infantilen taldeak eibarren irabaziz gero, lider amaituko du multzokako fasea.

De Luisen mutilek arerio zaila izango dute aurrean, Lazkaotarrak lehenengo gelditu baitira multzokako fasean. Hala ere, Soraluzetarrek aurretik duten esperientzia baliatuko dute kanporaketan aurrera egin eta final erdietara iristeko. Laugarren urtez jarraian jokatuko du Soraluzeko taldeak maila honetako kanporaketa bat. 

Gorengoen erregional mailan, Sorak denboraldi bikaina egin duen arren, azken partidu hauetan garaipenak ihes egin die. Intxurre izango dute aurkari zapatuan eta irabaziz gero, hirugarren postuan amaituko lukete denboraldia, aspaldian izan den sailkapenik onena.

Infantilen taldeak, berriz, lider amaituko luke multzokako fasea zapatu goizean Eibarren irabaziko balu. Denboraldi bikaina egin dute gaztetxoek, eta saria, final laurdenetako zozketan egotea izango da.

Maiatzak 13, zapatua

Infantilen lehenengo maila KOPA

TALDEAK: Eibartarrak "A" VS Soraluze

ORDUA: 11:00

LEKUA: UNBEko goiko futbol zelaia, Eibar.

Lehenengo erregional maila KOPA

TALDEAK: Lazkao VS Soraluze "B"

ORDUA: 18:00

LEKUA: Arizti Handi futbol zelaia, Lazkao.

Gorengoen erregional maila

TALDEAK: Intxurre VS Soraluze

ORDUA: 16:00

LEKUA: Elorri futbol zelaia, Alegia.