Bittor Astigarraga eibartarra gailendu zen San Andresko kanporaketa arrakastatsuan

Egoitz Unamuno 2017ko api. 24a, 17:09

Berrogeita hamar bolari baino gehiago batu ziren zapatuan San Andresen, Hiru Txirlo txapelketaren kanporaketa jokatzera. Iñaki Burunza, San Andres taldeko ordezkaria, hirugarren sailkatu zen zazpi txirlo botata.  

Hitzordu arrakastatsua izan zen zapatukoa. Eguraldi ona lagun, inguruko herri askotatik etorritako bolariak eta bolazaleak batu ziren San Andresera: Elgeta, Bergara, Eibar, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia, Markina, Berritxu, Ondarroa... Txapelketan berrogeita hamasei bolarik eman zuten izena.

Txirlo asko bota zituzten eta finalera zazpi lagun pasatu ziren zazpina txirlo botata. Azkenean, honela gelditu zen sailkapena:

1. Bittor Astigarraga (Asolaberri, Eibar) 

2. Sergio Rodriguez (Asolaberri, Eibar)

3. Iñaki Burunza (San Andres, Soraluze)

4. Alex Campos (Asolaberri, Eibar)

5. Iñaki Caballero (Garmendipe, Azpeitia)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.