Herriko txirrinduzaleen animo sutsuak Euskal Herriko Itzulian

Egoitz Unamuno 2017ko api. 12a, 10:35

Herritarrek sutsuki animatu zituzten txirrindulariak.

Joan zen zapatuan Euskal Herriko Itzulia igaro zen herrian eta txirrinduzale askok gogotsu animatu zituzten txirrindulariak errepidearen bazterretik. Argazkiak: Carlos de Cos.

Errepidea itxita zegoela aprobetxatuta, zaletu askok errepidean bertan bazkaldu zuten eta bertatik bertara animatu zituzten erlojupekoa korritu zuten txirrindulariak. Zaletu batzuen ustez, aurtengo itzuliak aspaldiko urteetan ikusi duten zaletu kopururik handiena batzea lortu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.