Sora "A"k kolpe handia jaso zuen, Bergararen aurka galduta

G.Azkarate 2017ko mar. 27a, 08:58

Tentsio handiko partidua izan zen Soraluze eta Bergararen artekoa. Etxekoak ez ziren gai izan gol-aukerak sareratzeko eta Bergarak ez zuen barkatu. Soraluze "B"k eta jubenilek galdu egin zuten, eta infantilek irabazi.

Gorengoen maila 

Taldeak: Soraluze "A" 0-2 Bergara

Sailkapena: 3. 44 punturekin

Play-offeko postuak geroz eta urrutiago

Soraluzek garaipena lortzea ezinbestekoa zuen atzo, igoera promozioa jokatzeko borrokan mantentzeko. Gol-aukera gutxi izan zituzten talde biek, baina Bergarak, bi jokalditan, erabakita utzi zuen partidua. Bost jardunaldiren faltan, soraluzetarrak zortzi puntura dute orain bigarren postua.

Errespetu handiz ekin zioten talde biek partiduari eta lehen berrogehi eta bost minutuetan ia ez zuten gol-aukerarik sortu. Jokua zelaiaren erdigunean egon zen denbora-tarte handienean eta ez batak ez besteak ez zuen lortu agintzea. Bergara fisikoki hobeto iritsi zen atsedenaldira eta beraienak izan ziren  azken baloi jabetzak.

Bigarren zatiari hasiera hobea eman zion Bergarak eta beraienak izan zen 47.minutuan lehen gol-aukera hegaletik egindako jokaldi batean. 70. minutuan iritsi ziren arriskuarekin lehen aldiz etxekoak bergaratarren area ingurura. Korpak korner jokaldia egin zuen baloia bigarren zutoinera luze botata baina Leturen errematea kanpora joan zen. Amaiera gerturatzen ari zelarik intentsitatea igo eta partidua berotzen hasi zen. Bergara gehiago zela nabari zen eta 81. minutuan geldikako jokaldi batean lortu zuten lehen gola (0-1). Etxekoak lur jota geratu ziren eta 87.ean Bergarak erabakita utzi zuten partidua penaltiz bigarrena eginda (0-2).

Lehenengo erregional maila KOPA

Taldeak: Urola 5-2 SOraluze "B"

Goleatzaileak: Urko (1) eta Argoitz(!)

Sailkapena: 2. 15 punturekin

Lehenengo jubenilen maila KOPA

Taldeak: Urola 3-2 Soraluze

Goleatzaileak: Issan (1) eta BArrutia(1)

Sailkapena: 5. 11 punturekin

Lehenengo infantilen maila KOPA

Taldeak: Aretxabaleta "A" 0-2 Soraluze

Goleatzaileak: Julen Gonzalez (1) eta Antxon(1)

Sailkapena: 2. 31 punturekin