Sora "A"k amore eman du Zumaian

G.Azkarate 2017ko mar. 18a, 20:51

4-0 galdu dute soraluzetarrek partidu txar batean. Gol-aukerak izan arren ez dira gai izan zumaikoren atea zulatzeko. Jubenilek galdu egin dute eta infantilek irabazi.

Gorengoen erregional maila

TAldeak: Zumaiako 4-0 Soraluze "A"

Sailkapena: 3. 44 punturekin

Kostaldeko haizeak ez du Soraluzetarren belaontzia bultzatu

Soraluzek sailkapena estutzeko aukera bikaina zuen gaur Urolaren eta Bergararen arteko berdinketaren ostean baina Pelerenak ez dira gai izan Zumaian irabazteko. Taldeak ez du itxura ona eman eta porrot mingarria jasan du.

Partidua hasi eta lehen gol-aukerak soraluzetarrenak izan dira eta bazirudien garaipena lortzeko aukerak izango zituztela. 15.minututik aurrera zumaiarrak baloi jabetza eta jokoaren kontrola bereganatu dute. 28.ean Unanuek izan du aukera Cenzuren erdiraketa bat buruz errematatuta. 30.minutuan jokaldi nahasi batean soraluzetarren defentsa despistatuta harrapatu eta  Zumaiakoek gola egin dute areaz kanpoko jaurtiketa batekin (1-0).

Bigarren zatia ildo beretik hasi da eta 52.minutuan egin dute etxekoek bigarrena buruz korner jokaldi batean (2-0). Soraluzetarrak nora ezean ibili dira eta 19.minutuan erabakita geratu da partidua etxekoen hirugarrenarekin (3-0). Soraren erreakzioa etorri da orduan Hissan eta Cenzuren barneraketekin baina gaur ez da Peleren mutilen eguna izan eta ezinezkoa izan da zumaiarren sarea zulatzea. 88. minutuan egin dute zumaiatarrek laugarrena, penaltiz (4-0).

Infantilen lehenengo maila KOPA

TAldeak: Soraluze 4-0 Urola

Goleatzailea: Antxon Zubiaurre (4)

Sailkapena:2. 28 punturekin

Jubenilen lehenengo maila KOPA

Taldeak: Soraluze 2-4 Elgoibar

Sailkapena: 4. 11 punturekin