Soraluze "A"k irabazi egin zuen Arrasaten

G.Azkarate 2017ko mar. 5a, 15:33

Txikik, penaltiz, egin zuen garaipenaren gola lehen zatian. Soraluze "B"k 4-3 hartu zuen mendean Zestoa etxean eta goiko postuetatik gertu jarraitzen du. Jubenilek berdinketa eta infantilek garaipena eskuratu dute asteburuan.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Arrasate 0-1 Soraluze "A2

Goleatzailea: Txiki

Sailkapena: 3. 41 punturekin

Sora "A"k hirunaka batzen jarraitzen du

Sailkapeneko goiko postuetan mantentzeko garaipen garrantzitsua lortu zuten plaentxiarrek atzo Mojategi futbol zelaian, Arrasaten. Peleren mutilak etxekoak baino intentsitate maila handiagoarekin zelairatu ziren eta lehen zatian nagusitasuna erakutsi zuten. Letuk izan zuen lehen gol-aukera, korner bat buruz  zutoinera egindako errematearekin. 20. minutuan Perre eskuin hegaletik  ziztu bizian arrasatearren arearaino sartu  eta defentsak penaltia egin zion. Txikik ez zuen barkatu (0-1). 35. minutuan Hisanek izan zuen alde areagotzeko aukera baina errematea kanpora joan zen. 41. minutuan entsegatutako korner jokaldi batean Xabik area barruan bakar-bakarrik egin zuen erremata baina ez zuen norabide onik hartu jaurtiketak.

Bigarren zatian etxekoen erreakzioa iritsi zen eta lehen minututik berdinketaren bila atera ziren. Presio lerroa igo eta baloi jabetza lortu zuten soraluzetarren area ingurura gerturatzen hasi ziren arte. Bigarren zatian Korpa eta Cenzualen artean egin zituzten gol-aukera garbienak. Etxekoak Soraluze baino gehiago ziren bigarren zati  osoan eta 83.minutuan gol-aukera garbia izan zuten partidua berdintzeko. Bukaerararte erruz lan egin behar izan bazuten ere atea hutsean mantentzea lortu zuten.

1go errregional maila KOPA

Taldeak: Soraluze "B" 4-3 Zestoa

Sailkapena: 3. 12 punturekin

1go jubenilen maila KOPA

Taldeak: Aloña Mendi 3-3 Soraluze

Sailkapena: 2. 10 punturekin

1go infantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 4-0 Bergara

Sailkapena: 1go 25 punturekin