Udaberri txapelketa bigarren maila Final-erdiak
Taldeak: Gallas-Heriz 25-11 Jurgi-Ximun
Gallas eta Herizek finalerako txartela lortu dute
Udaberri txapelketako final-erdietako partidua jokatu dute lau plaentxiarrek. Ondo ezagutzen dute elkar eta bakoitzak bazuen ondoan zeukanaren ahulguneen berri. Partidua erritmo biziarekin hasi da eta tanto oso luzeak eta gogorrak jokatu dituzte. Markagailuan 3-3koa hirugarren berdinketa izan da ez batak ez besteak ez zuelako lortzen bi tanto jarraian egitea. Momentu horretan opariak garesti ordaintzen hasi dira Ximun eta Jurgi eta aurkariak margailuan aldea zabaltzea lortu dute. Gallas-ek aurrean defentsa izugarria erakutsi du eta aukera izan duenean atzelariari pilota kendu arnasa hartzen lagundu eta jokaldi ederrak egin ditu. Heriz-ek atzean lekua ondo hartuta jardun du uneoro eta Ximun baino gehiago izan da.
Gallas eta Heriz 22-8 jarri dira aurretik eta aurkariak ez dute buelta emateko gaitasunik erakutsi nekeak jota. Azken unean Jurgik egindako jokaldi batzuri esker tantoak egitea lortu dute markagailuan 11ra iritsi arte. Azkenean Gallas eta Heriz-ek talde lan eta elkar-ulertze hobea erakutsi dute eta Jurgi eta Ximun-ek koordinazio falta izan dute Gallasek bien artera jaurtitzen zituen jokaldietan.
Gallas eta Heriz-k Udaberri pala txapelketako bigarren mailako finala jokatuko dute datorren astean.
Markagailua: 0-1/1-1/1-2/2-2/3-2/3-3/4-3/4-3/5-3/6-3/7-3/8-3/9-3/9-4/10-4/11-4/11-5/12-5/13-5/14-5/15-5/16-5/16-6/17-6/18-6/19-6/19-7/19-8/20-8/21-8/22-8/23-8/23-9/23-10/23-11/24-11/25-11