Herriko futbolarien kromo bilduma

Erredakzioa 2017ko ots. 17a, 08:33

2016-2017 denboraldiko kromoak

Soraluze futbol taldeak 2016-2017 denboraldiko futbolarien kromo-bilduma argitaratu du. Kromoak eta albuma salgai daude eta otsailaren 19an, domekan Soraluze "A" eta Ilintxaren arteko partiduan kromoak oparituko dituzte.

Kromoak eta albuma Tanger, Iratxo, Txoko , kulunka eta futbol partiduetan Ezoziko tabernan erosi  daitezke euro baten truke. Benjaminetatik hasi eta gorengoen erregional mailarainoko jokalari eta entrenatzaile guztien bilduma egiteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.