Urtero moduan Gasteizko "Estadio" kiroldegian eman zitzaioan hasiera Boulder liga txapelketari. Liga lau frogak osatzen dute, eta otsaila eta martxoa bitartean jokatzen da.
Guztira 60 eskalatzailek hartu zuten parte Gasteizen jokatu zen 2017ko Boulder ligaren lehen frogan. Aurreko urteekin alderatuta aldaketak egon dira sailkapen saioko formatoan eta orain eskalatzaileek denbora gehiago izango dute bere doiak erakusteko.
Elite mailan Ruben Osarentzat izan zen garaipena, bigarren Tasio Martin eta hirugarren Jon Arrieta (eutsizak). Arrietak esan digunagatik otsailean eta martxoan txapelketan burubelarri jardutea da bere helburua. "Ilusioz ekin diot aurtengo txapelketari eta motibatuta nago zerbait polita egiteko irrikaz".
Hurrengo froga otsailaren 18an izango da Amurriako kiroldegian.
Txapelketari buruzko kronikak, argazkiak, sailkapen osoak eta informazio gehiago hemen.