Heriz eta Gallas-ek final-laurdenetarako txartela lortu dute gaur

G.Azkarate 2017ko ots. 12a, 11:34

Soraluzetarrek 25-13 hartu dute mendean Debako bikotea eta final-laurdenetarako txartela lortu dute. Jurgi-Ximun eta Etxebe-Oñate ere hurrengo fasean izango dira. Aimar eta Julenek 22-14 irabazi dute eskuz-binaka.

Udaberri txapelketa Gomazko paleta nagusiak Bigarren maila

Taldeak: Gallas-Heriz 25-13 EuskalJolas2 (Deba)

Sailkapena: 1goak.

Gallas eta Heriz nagusi gaur frontoian

Partidua gogor hasi da bikote bientzat baina ez dira gai izan markagailuan ihes egiteko. Soraluzetarrak jokoan kamuts hasi dira eta hasieran behar baino tanto gehiago oparitu dituzte. 6-6ko berdinketarekin tanto luzea jokatu dute sikologikoki  bali handiao izaten duen horietakoa eta debarrek lortu dute 6-7koa. Txanponak baina bi alde izaten ditu eta naiz eta Debako bikoteak tanto garrantzitsua egin atzelariari eskuin eskuan baba bat lehertu zaio eta hor amaitu da partidua. Etxekoek ondo baliatu dute aurkariaren ahulgunea eta zuzenean 7-20ra joan dira markagailuan atzelaria zigortuta. Gallas aurrean jokaldiak egiten hasi da partidua bideratuta zutela  ikusita eta demaseko tantoak egitea lortu du. Atzean Heriz-ek bikain eutsi du bere lekua eta aurkariei jokoa atzeko koadroetara bidaliz min handia egin du. Partiduaren amaieran debatarrek markagailua txukuntzea lortu dute soraluzetarrak erlaxatu eta kale asko egin dituztelako. Amaieran 25-13 Gallas eta Herizen alde eta Udaberri txapelketako final-laurdenetan izango dira.

Hiru bikoteak final-laurdenetara

Udaberri pala txapelketako bigarren mailan lehiatzen diharduten hiru bikoteak final-laurdenetarako sailkatzea lortu dute. Oñate eta Etxebe "C" multzoko lehen postuan sailkatu dira,  Jurgi eta Ximun "B" multzoko bigarren postuan eta Gallas eta Heriz "A" multzoko lehen postuan.

Sailkapen guztiak hemen.

Udaberri txapelketa Eskuz-binaka kadeteak

Taldeak: Julen Gallastegi-Aimar MArkez 22-14 Ilunpe

Sailkapena: 3.nak