Sora "A"k bere aurpegirik txarrena erakutsi zuen atzo

Lehen zatiko gol-aukerak ez zituzten aprobetxatu eta 0-1 galdu zuten Zestoaren aurka goiko postuetan sendo mantentzeko aukera ona galduz. Sora "B"k bina egin zuen Arizmendiren aurka. Jubenilek  eta infantilek irabazi egin zituzten beraien partiduak.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 0-1 Zestoa

Sailkapena:3. 35 punturekin

Euria, joko gutxi eta punturik ez atzo Ezozin

Sailkapeneko bigarren postua galdu zuen Soraluzek atzo etxean Zestoaren aurka galdu ostean. Zestoatarrek estu hartu zituzten "pele"ren mutilak eta lehen zatian sarturiko gola hortzak estuturik defendatu zuten.

Lehen zatian etxekoenak izan ziren gol-aukera garbienak baina ez zuten asmatu Zestoako atezaina gainditzen. 15. minutuan aurkarien aurrelariak soraluzetarren erdilarien eta defentsaren arteko tartea baliatu zuen jokaldia egin eta areaz kanpoko jaurtiketa batekin partiduko gol bakarra egiteko (0-1). Etxekoak ez ziren kikildu  eta berdinkaten bila joan ziren. 31.minutuan Uriguenek izan zuen abagunea eta 32.ean Laskuk zutoinean lehertu zuen baloia. Lehen zatiaren luzapenean Ibaik izan zuen gol-aukera areaz kanpoko jaurtiketa batekin baina atezainak erantzun ona eman zion.

Bigarren zatian Zestoako taldeak hobeto irakurri zuen partidua eta jokoa mozten eta soraluzetarrak partidutik ateratzen saiatu ziren. Etxekoek tarte handiegia zuten erdiralien eta atzelarien artean eta zestoakoek bertan hartzen zituzten baloiak arriskua sortuz. Soraluzetarrak goizegi erlojuari begira jarri ziren eta lasaitasuna falta izan zitzaien partidua berdintzek0. Amaieran zestoa garaile eta bigarren postuan mantentzeko urrezko puntuak galdu zituzten soraluzetarrek.

Lehenengo erregional maila KOPA

Taldeak: Arizmendi 2-2 Soraluze "B"

Goleatzaileak: Argoitz Ariznabarreta (1) eta beren atean (1)

Sailkapena:2. 7 punturekin

Lehenengo jubenilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 3-1 Bergara

Goleatzaileak: Gil (1), Moha (1) eta Barrutia (1)

Sailkapena:3. 6 punturekin

Lehenengo infantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 4-0 Aretxabaleta "B"

Goleatzaileak: Antxon (3) eta Hodei (1)

Sailkapena:1go 19 punturekin