Motorrak elkartu dituen bi plaentxiar

G.Azkarate 2017ko ots. 2a, 12:08
Prol eta Bollar manta autoarekin

Gorka Bollar-ek (1985)  eta Unai Prol-ek (1991) urtarrilaren 8ean Amorebietako AIDAE rallie klasiko proba korritu zuten. Bollarentzat bigarren lasterketa izan da hau eta Prolentzat lehena, biei txikitatik datorkie motorrarekiko zaletasuna.

Bollarek duela 7urte erosi zuen Lleidan, jatorriz frantziarra den 1976ko Opel Manta autoa. Bata bestearen zaletasunaren jakitun ziren eta behin parrandan elkartu ziren bata kopiloto bila eta bestea probatzeko prest.

Erregulartasun rallie klasikoa

Proba hauek bi berezitasun nagusi dituzte; alde batetik kotxeak 25 urtetik gora izan behar dituela eta bestetik bi punturen artean dagoen distantzia antolakuntzak emandako denborara gehien hurbiltzen duenak irabazten duela.

Lehena, Amorebietan

Rallie klasikoa AIDAEk antolatzen du, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen alde lanean diharduen elkarteak, eta aurtengoa hirugarren edizioa izan da, baina plazentxiarrek elkarrekin korritu duten lehena. 81 autok hartu zuten parte eta sailkapenean 46.nak izan ziren Gorka eta Unai. Lasterketa osatzen zuten bost zatietako (guztira 72km) bitan arazo tekniko batzuk izan zituzten, baina orokorrean, esperientzia izugarria bizi izan zutela esan digute: “Oso pozik gaude egindako lanarekin eta asko ikasi dugu. Lasterketaren ostean pilotu guztiak batera bazkaldu genuen eta asko gozatu genuen bertako giroaz”.  Uztailean korrituko dute hurrengo ralliea Azpeitian.