Lehengo erregional maila KOPA
Taldeak: Soraluze "B" 5-1 Urola
Sailkapena:1go 6 punturekin
Soraluze "B"k nagusitasunez hartu zuen mendean Urola
Partidua hasi eta berehala hasi ziren etxekoak gol aukerak sortzen. 8. minutuan Argoitzek egin zuen lehen errematea Aitor-en erdiraketa errematatuz. 21. minutuan Uriguenek baloi luze bat baliatu zuen lehen gola sartzeko (1-0). 40. minutuan Uriguenek bigarrena egin zuen zumarragako defentsan gaizki ulertu bat baliatuz (2-0). Lehen zatia amaitzear zela eskun hegaletik egindako erdiraketa bat Argoitz-ek errematatu eta aldaratzea aprobetxatu zuen Aitor-ek atxekoentzat gol ederra sartzeko (3-0).
Bigarren zatia hasi bezain pronto egin zuen laugarrena Karlos Yosuen-ek areaz kanpotik atezainaren laguntzarekin (4-0). Joko nahasia eta geldiune askokoa eskeini zuten bi taldeek bigarren zatian. 30.minututik aurrera Urolakoek pauso bat aurrera egin zuten eta gol-aukerak sortzen hasi ziren baina Manu atezainak geldiketa onak egin zituen. 35. minutuan, etxekoen atezainaren geldiketa baten aldaratzea baliatu zuen zumarragako aurrelariak gola egiteko (4-1). 85. minutuan partiduko jokaldi xelebrea iritsi zen; Uriguenek gol aukera garbia izan zuen baina kale, ostean Seamen-ek zutoinera eta azkenean Igartuak sareratu zuen baloia (5-1). Ander de Luis-en mutilek lidertzan dira sei punturekin.
Gorengoen erregional maila
Taldeak: Lagun ONak 0-1 Soraluze "A"
Goleatzailea: Mikel "letu" (1)
SAilkapena:2. 35 punturekin
Lehenengo jubenilen maila KOPA
Taldea: Urola 5-1 Soraluze
Goleatzailea: IBai Garate
Sailkapena:5. 3 punturekin
Lehenengo infantilen maila KOPA
Taldeak: Antzuola 3-3 Soraluze
Goleatzaileak: Antxon (1), Tajuelo (1) eta Julen Gonzalez (1)
SAilkapena: 1go 16 punturekin