Santamaria eta Kortabarriaren erakustaldia

G.Azkarate 2017ko urt. 28a, 10:27

Gorka eta Ibaik partidu bikaina jokatu zuten atzo eta  txapelketako hirugarren partidua irabazi zuten erreskadan. Aimar eta Julenek ere irabazi egin zuten. Oñate eta Etxebek 25-19 irabazi zuten palako partidua.

Udaberri Txapelketa

PELOTA Kadeteen lehenengo maila

Taldea: Gallastegi-MArkez 22-10 Astigarraga

Sailkapena:1goak

Aimar eta Julenek nagusitasunez irabazi zuten

Aimar eta Julenek garaipena lortu zuten atzo Astigarrako bikotearen aurkako partiduan. Partiduan sartzea kosta egin bazitzaien ere etxekoek beraien pelotarekin min handia egin zuten. Soraluzetarrak markagailuan aldea handitzen hasi ziren Gallastegiren defentsa onari eta Markez-en erremateei esker. Partiduan tantoak boladaka joan ziren alde batera eta bestera. 18-8ko izan zen markagailuan plaentxiarren izan zuten alde handiena eta hortik 22ra heltzeko ez zuten arazorik izan.

PELOTA Nagusien lehenengo maila

TAldeak: Santamaria-Kortabarri VS Billabona

Sailkapena:1goak

Hirutik hiru eta joko izugarriarekin

Gorka eta Ibaik erakustaldia eman zuten atzo udaberri txapelketako hirugarren jardunaldian. Billabonako bikoteak gauzak zail jarri zizkien arren soraluzetarrek ez zuten etsi eta hirugarren puntua lortu zuten.

Lehen tantoa izan zen partidua izango zenaren erakusleiho, tanto luzea defentsan erruz lan egin beharrekoa eta aurrean erramatzekoa. Soraluzetarrak lortu zuten hasieran markagailuen ihes egitea baina billabonatarrek bote gutxiko pilota kantxan jarri zutenean sufritu egin zuten Gorkak eta Ibaik. Gorkak boladak izan zituen erremate izugarriak eta ihes egindako pilotak trukatuz. Partiduaren amaieran aldiz direnak eta ez direnak egin zituen zabalean zein txokoan indartsu Billabonako aurrelaria partidutik ateratzeraino. Ibaik atzean partidu handia egin zuen serioa eta ia pilotarik galdu gabe. Defentsa ikaragarria erakutsi zuen aurkarien erasoei erantzun bikaina emanez eta Gorkari laguntzen. Billabonako atzelaria kontrolpean izan zuen uneoro. Landutako garaipena besoak jeitsi gabekoa eta bi pilotariak goraipatzeko modukoa jokatu zuten atzokoan.

Plaentxiarrek hirutik-hiru irabazi dituzte txapelketan eta sailkapenaren gorenean daude.

Udaberri Txapelketa PALA Gomazko paleta bigarren maila

Taldeak: Etxeberria-Oñate 25-19 Errenteri

Sailkapena hemen

Urtarrilak 29, domeka

Udaberri txapelketa  PALA Gomazko paleta bigarren maila

Taldeak: Gallastegi-Heriz VS Igeldo

Lekua: Udal pilotalekua, Soraluze

Ordua: 11:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.