Soraluze "A"k gotorleku bilakatu du Ezozi

G.Azkarate 2017ko urt. 15a, 09:47

Urola, bigarren sailkatua, 4-1 hartu zuten mendean atzo "Pele"ren mutilek eta puntu batera murriztu dute zumarragakoekiko zuten aldea. Soraluze "B" , jubenil eta infantil mailetako taldeek ere irabazi egin dute asteburuan. 

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 4-1 Urola

Goleatzaileak: Lasku (1), Letu (1), Ibai (1) eta Brian(1).

Sailkapena: 3. 31 punturekin

Ezina, ekinez egina

Soraluze "A"k partidu zaila zuen aurretik atzo Urola, sailkapeneko bigarrenaren aurka. Lau puntu goitik zegoen Urola atzorarte eta berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu zituzten atzo plaentxiarrek.

Partidua hasi eta hirugarren minutuan Laskurainek aurreratu zituen etxekoak korner jaurtiketa bat zuzenean sareratuta (1-0). Euri zaparradak berdegunea putzuz bete zuen eta horrek talde bik partidu fisiko bat jokatzera bultzatu zituen. 20. minutuan eskuin hegaletik "perre"k egindako jokaldi bat Unanuek langan lehertu zuen. 25. minutuan Urolak partidua berdintzea lortu zuen falta jaurtiketa bikain baten bitartez. Lehen zatia Urolak hobeto amaitu zuen eta berdinketarekin joan ziren aldageletara hogeitabi jokalariak.

Bigarren zatian etxekoak partiduaren bila irten ziren eta 8. minutuan "Lasku"k alboko sake luzea arean sartu zuen, Ibaik errematatu eta aldaratzea area txikian errematatzen azkarrena izan zen "letu" etxekoak markagailuan aurretik jartzeko (2-1). Etxekoak jokoaren gabe egin ziren eta eroso jokatzen hasi ziren. 26. minutuan Ibaik areaz kanpoko jaurtiketa neurtu batekin hirugarrena egin zuen (3-1). Zumarragoek presio lerroa igo zuten eta 34.minutuan izan zuten gol-aukera garbiena jaurtiketa bat langan lehertuz. Soraluzekoak partiduan agintzen amaitu zuten eta luzapenean Brian-ek partiduko laugarrena egin zuen falta jaurtiketa batean etxekoen festa areagotuz (4-1).

"Pele"ren mutilen gotorleku bilakatu dute Ezozi zortzi garaipen eta porrot bakarrekin eta beste behin erakutsi dute etxean hirunaka gehitzea dela goiko postuetan sendo jarraitzeko gakoa.

1go erregional maila KOPA

Taldeak: Ikasberri 0-3Soraluze "B"

Goleatzaileak: Argoitz Ariznabarreta (2) eta Egoitz Placencia (1)

Sailkapena: 1go 3 punturekin

1go jubenilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 2-3  Aretxabaleta

Goleatzaileak: Julen (1), Ibai (1) eta Tajuelo (1)

Sailkapena: 1go 3 punturekin

1go infantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 3-2 Aretxabaleta "A"

Goleatzaileak: Julen Gonzalez (2) eta Antxon Zubiaurre (1)

Sailkapena: 1go 12 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.