Bizikaleren saskia Itziar Gantxegirendako

E. Unamuno 2017ko urt. 13a, 21:22

Itziar Gantxegi eta Bizikaleko ordezkariak zenbaki saritua eskuetan dutela. Argazkia: Arrate Gisasola.

Gaur arratsaldean zozkatu da Bizikaleren gabonetako saskia eta Itziar Gantxegiri egokitu zaio zenbaki saritua:1211. Itziarrek 2.000 euroko balioa duen produktu sorta jasoko du. 

Zozketa Plaza Zaharreko karpan egin da eta herritar asko hurreratu da bertara, Bizikalek zozketa momentuan bertan izatea saria jasotzeko ezinbesteko baldintza moduan ezarrita dauka eta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.