Futbol txapelketa arrakastatsua

G.Azkarate 2016ko abe. 30a, 23:48

Egun osoan zehar futbol partiduak jokatu dituzte benjamin eta alebin mailetako gaztetxoek. 350 neska-mutiletik gora bederatzi herri ezberdin ordezkatuz. Antolakuntza pozik agertu da egindakoarekin eta eskerrak eman nahi izan dizkiete boluntario lanetan jardun duten guztiei.

Goizeko 9:30etan hasi dira autobusak Ezozi bidetik futbol zelaira joan-itzulian futbolari, senitarteko eta lagunekin. Bederatzi herritako 25 talde etorri dira Soraluzeko futbol taldeak antolaturiko eskolarteko oinarrizko lehenengo futbol txapelketara. Hotza ez da oztopo izan 350 kirolari baino gehigok futbolaz gozatu eta gozatuarazteko.

Elkarlanean kirola eta festa uztartuz

Soraluze futbol taldeko gaztetxoenen guraso eta senideak jardun dute antolakuntza lanetan. Kiroldegian kirolariek bazkaltzeko lekua egokitzen, autobus zerbitzua kudeatzen eta futbol zelaian partiduetako zeregin ezberdinetan. Rascón, antolakuntzako kideak esan digunagatik oso pozik daude lortutako emaitzarekin eta hurrengo egunetan hobetzekoen zerrenda egingo dute. "Ezinbestekoa izan da boluntario lanetan jardun duten guraso eta lagunen lana festa hau posible izateko". Txapelketari kiroldegian eman zaio amaiera sari-banaketarekin.

Txapelketako sailkapenak:

Benjamin 1go urtea:

·Talde jatorrena: Soraluze

3.Lengokoak

2.Allerru

1. Orioko

Bejnamin 2. urtea:

Taldea jatorrena: Allerru

3. Lengokoak

2. Orioko

1. Ilintxa

Alebin maila:

Talde Jatorrena: Ilintxa:

3. Lengokoak

2. Soraluze

1. Orioko

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.