Nondik dator ikastaroa emateko ideia?
Aire-akrobaziak praktikatzeko hiriburuetara joan beharra dago eta inguruan egoera berdinean pertsona-talde bat zegoela konturatuta okurritu zitzaidan udaletxeko kirol-arduradunari proposamena egitea. Ikastaroaren helburu nagusiak dira oinarrizko maila lortzea eta teknika hobetzea kirolarekin gozatuz.
Zerk egiten du berezi kirol hau?
Oihalean gora egin eta airean akrobazia ezberdinak egiteko aukera da niri gehien gustatzen zaidana. Indarra eta teknika uztartzen dituen kirol ikusgarria da. Mugimenduen edertasuna bilatu behar da teknika landuz. Mugimendu batek beste batera eramaten zaitu koreografia baten zatiak bailiran.
Zer lantzen da klasean?
Indarra eta malgutasuna lantzen dira bereziki. Oihalean igotzeko indarra bezain garrantzitsua da malgutasuna. Horrez gain, sormena ere lantzen da kirol honetan ez baitdauka mugarik.
Nork praktikatu dezake?
Edozeinek praktikatu dezake kirol-disziplina, beti ere, norbere mugak zeintzuk diren kontuan izanda. Ikastaroan parte hartzeko 18 urtetik gora izatea ezinbestekoa da
Zenbat lagunek eman dute izena?
Momentuz 5 laguneko taldea gara eta astelehenetan elkartzen gara 19:00etatik 21:30etara. Oihal bakarra dago eta pertsona gehiagok izena emango balute bigarren talde bat osatuko genuke.