Sora"B"k garaipenarekin amaitu du urtea

Erredakzioa 2016ko abe. 18a, 14:10

Soraluze "B"k 2-1 hartu zuen mendean atzo Arizmendi ligaxkako eta urteko azken partiduan. Soraluze "A"k 4-1 galdu zuen Idiazabalen. Jubenilek eta infantilek irabazi egin dituzte beraien partiduak.

1go erregional maila

Taldeak: Soraluze "B" 2-1 Arizmendi

Goleatzaileak: Raul (1) eta Argoitz (1)

Sailkapena: 5. 11 punturekin

Soraluze "B" kopara begira

Ander de Luis-en mutilek atzo jokatu zuten ligaxkako azken partidua. 2-1 hartu zuten mendean Arizmendi  eta plaentxiarrak kopara begira daude iadanik. Partiduaren hasieran minutu bateko isilunea gorde zen kirolari baten senide sendu berri baten omenez.

Lehen hamabost minutuetan etxekoak izan ziren partiduaren jabe eta joko ikusgarririk egin gabe beraienak izan ziren gol-aukera gehienak. Egoitz aurrelariak izan zituen aukera garbienak baina ez zuen asmatu Arizmendiko atezainaren aurrean. Hamaseigarren minutuan ordea falta jokaldi batean lortu zuen Arizmendik markagailuan aurretik jartzea (0-1). Etxekoek asko sufritu zuten eta Manu atezainak lan asko egin behar izan zuen geldiketa eder batzuk eginaz. 36. minutuan Raul kapitainak areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin gol aparta  egin zuen partidua berdintzeko (1-1). Lehen zatia amaitzear zela etxekoek markagailuan aurretik jartzeko aukera izan zuten baina Urkok zutoinera jaurti zuen penaltia.

Bigarren zatia hasi eta berehala Haritz eibartarrak baloi paregabea jarri zuen arean eta Argoitz-ek buruz egindako errematearekin taldea markagailuan aurretik jarri zuen (2-1). Partidua gogortzen joan zen hortik aurrera eta gol-aukerak area bietan izan ziren.

Ligaxkaka amaiturik plaentxiarrak burubelarri kopa hirugarrenez jarraian irabazteko lanean hasiko dira orain.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Idiazabal 4-1 Soraluze "A"

Goleatzailea: River (1)

Sailkapena*: 3. 25 punturekin

*partida guztiak jokatu gabe

1go jubenilen maila

Taldeak: AloñaMendi 1-3 Soraluze

Goleatzaileak: Hodei Tajuelo (1), Xabier Gil (1) eta Aitor Barrutia(1)

Sailkapena*: 1go 27 punturekin

*partida guztiak jokatu gabe

1go infantilen maila KOPA

Taldeak: Soraluze 3-2 Arrasate

Goleatzaileak: LAnder (2) eta Julen

Sailkapena*: 1go 6 punturekin

*partida guztiak jokatu gabe

Sufritutako garaipena lortu zuten infantilek

Soraluzeko infantilen taldeak  kopako bigarren jardunaldia jokatu zuen  atzo Arrasateren kontra . Plaentxiarrek 3-2 hartu zuten zituzten mendean arrasatearrak eta sailkapeneko lehen postuan jarraituko dute beste astebetez.

Lehen zatian gol aukera gutxi sortu arren partiduaren kontrola Soraluzekoek izan zuten aurkarien erasoei  ondo erantzunez. 28. minutuan aurreratu ziren etxekoak Lander-ek areaz kanpoko jaurtiketa gogor eta zehatz batekin (1-0).

Bigarren zatia hasiera eta berehala sartu zuten etxekoek bigarrena. Korner jokaldi batean estrategia erabili zuten Oier eta Markel-en mutilek eta Lander kapitainak gol paregabea sartu zuen areaz kanpotik (2-0). Arrasatearrak ez ziren kokildu eta bost minututan partida berdintzea lortu zuten  (2-2). Hogehitabostgarrenean ordea Lander-ek bikain baliatu zuen sakonean eman zioten pasea buruz gain atezaina gainditu eta taldeari garaipena emango zion gola lortuz (3-2).

Informazio gehiago hemen

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.