Abenduak 11, domeka
Gorengoen erregional maila
Taldeak: Soraluze "A" 5-1 Beasain
Goleatzaileak: Oregi (1), Uriguen (1), Unanue (1), River (1) eta Moha (1)
Sailkapena: 3. 25 punturekin.
Soraluze "A"k Beasain taldea zanpatu du 90 minututan
Lehen minututik "pele"ren mutilak partiduaren bila atera dira eta jokoaren kontrola izan dute uneoro. Zelai erdian Unanue eta Ibaik kontrolatu dute jokoaren erritmoa eta "txiki"k gidatu du erasoko jokoa.. 33. minutuan Xabier Oregi jokalari gazteak gol "olinpikoa" sartu du korner-etik (1-0).
Bigarren zatian beasaindarrak indartsu zelairatu dira eta berdinketaren gola sartu dute (1-1). 11. minutuan Uriguenek baloia luze bat borrokatu eta jaurtiketa sare barrura sartu du etxekoak markagailuan aurreratuz. (2-1). 14. minutuan Unanuek Beasaineko atezaina aurreratuta ikusi du eta areaz kanpotik gol ederra lortu du (3-1). 35. minutuan eskuin hegaletik jokaldia egin dute soraluzetarrek eta zelaraitu berria zen Barrutia gaztearen erdiraketa sareratu du "river"ek (4-1). Partiduaren ondarrean Mohak bostgarrena egin du etxekoentzat (5-1). Soraluze "A" hirugarrena da sailkapenean eta hurrengo astean Idiazabal taldea izango du aurkari.
1go erregional maila
Taldeak: Bergara 2-1 Soraluze "B"
Sailkapena: 5. 8 punturekin
1go infantilen maila KOPA
Taldeak: Bergara 0-4 Soraluze
Goleatzaileak: Lander (2) eta Antxon (2)
Sailkapena: 2. 3 punturekin
Abenduak 10, zapatua
1go jubenilen maila
Taldeak: Soraluze 2-1 Aretxabaleta
Goleatzaileak: Moha (1) eta Gomez (1)
Sailkapena: 3. 24 punturekin
Soraluzetarrek luzapenean lortu dute garaipena
Errespetu handiz ekin zioten partiduari talde biek eta gol-aukera gutxi izan zituzten biek ala biek partiduaren lehen minutuetan. Moha-k izan zituen etxekoen gol-aukera garbienak eta bera izan zen erasoan gogotsuen jardun zuena. 33. minutuan jaso zuen saria Mohak eta hiru aurkariri izkin egin ostean taldea aurretik jartze lortu zuen (1-0). 41. minutuan Aretxabaletak berdinketaren gola egin zuen Soraluzekoen defentsa ahul bati ezker (1-1).
Bigarren zatian Victor-en mutilak partiduaren jaun eta jabe izan ziren. 17. minutuan Ibaik taldea aurretik jartzeko aukera izan zuen baina penaltia zutoinera bidali zuen. Gol-aukera asko izan zituzten etxekoek baina Aretxabaletakoen atezainak geldiketa izugarriak egin zituen. Partiduaren azken jokaldian lortu zuen Gomez, taldeko kapitainak, garaipenaren gola korner bat buruz errematatu ostean (2-1).
argazkiak: Jokin Ruiz