Final-erdietarako azken txartela jokoan

G.Azkarate 2016ko abe. 1a, 17:43

Espinal pilotari emateko prest

DV- Bankoa pelota txapelketako final-laurdenetako partiduak jokatuko dira barixaku iluntzean. Promesa mailan Riol-Ibarloza bikoteak Anso eta Aizpuruaren aurka jardundo dute. Nagusietan Labaka-Arratibel eta Espinal Etchegoin-en kontra.

Diario-Vasco Bankoa Credit Agricole pelota txapelketako laugarren final-laurdenetako partiduak jokatuko dira barixakuan iluntzeko 22:00etan frontoian. Promesa mailan, azken orduko aldaketa baten ondorioz, Riol pilotariak Salaberria ordezkatuko du eta Ibarlozarekin batera Anso eta Aizpururen kontra jokatuko dute. Nagusietan Labaka-Arratibel-ek Espinal-Etchegoien-en aurka jardungo dute.

Abenduak 2, barixakua

Ordua: 22:00

Lekua: Udal pilotalekua, Soraluze

DV-Bankoa pilota txapelketa

PROMESA mailan:

Taldeak:Riol-Ibarloza VS Anso-Aizpurua

NAGUSIEN mailan:

Taldeak: Labaka-Arratibel VS Espinal-Etchegoien

Erabakita daude gainontzeko final-erdietako partiduak:

PROMESA mailan:

1go final-erdia, Dosnotian: Zubizarreta-Ruiz VS P.Etxeberria-Araguren

2. final-erdia, Elgetan: Garcia-Eskiroz VS Soraluzeko irabazleak

NAGUSIEN mailan:

1go final-erdia, Donostian: Santxo-Sarasa VS E.Labaka-Martinez

2. final-erdia, Elgetan: Errandonea-Azpitarte VS Soraluzeko irabazleak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.