Plaentxiar korrikalariak Donostiako Maratoian
Atzo korritu zen Donostiako maratoiaren 39. edizioa. 2537 parte-hartzaileen artean izan ziren Jokin Muñoz, Gaizka Azkarate eta Bergaran bizi den Javier Gonzalez plaentxiarrak. Hirurentzat lehen aldia izan zen 42 kilometroko distantzia duen proba exigente honetan. Muñoz gustora azaldu da agindako lanarekin eta lasterketan izandako sentsazioekin; "errespetu handiz ekin nion probari lehen 21kilometroak lasai hartuz lasterketaren bigarren zatian erritmo biziagoarekin amaitzeko". Gonzalez-ek lasterketa hasi aurretik kronometroa 3 ordutik behera gelditzeko helburua zuela adierazi zigun eta hortaz pozik dago lortutakoarekin. Azkaratek esan digunagatik ez zuen jakin distantziara egokitzen eta asko sufritu zuen lasterketaren erditik aurrera helmugara iristeko.
Plaentxiarren denborak:
56. postua: Jokin Muñoz 2:42:49
186. postua:Javier Gonzalez 2:54:36
1831. postua: Gaizka Azkarate 3:52:04
Sailkapen orokorra hemen.
*argazkiak: Iñigo Gonzalez, Irati Iñurrieta eta Jon Gabarri