Beldur barik sariak banatu dira

G.Azkarate 2016ko aza. 24a, 21:17

Gaur arratsaldean 16. Beldur barik lehiaketaren sariak banatu dira. Hiru ikus-entzunezko aurkeztu dira eta sarituak "Beldurrik gabeko iraultzan ez dugu printze urdinik behar" eta "Txibierroak" lanak izan dira.

Gaur arratsaldean banatu dira 16. Beldur barik lehiaketaren sariak. Hiru ikus-entzunezko aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoen sailean bi eta 18 urtetik gorakoetan bat. Lehen sailean lan saritua  "Beldurrik gabeko iraultzan ez dugu printze urdinik behar" deiturikoa izan da; egileak: Iraultza Ostolaza, Garazi Aizpurua, June eguren, Goizane Plata, Olatz Alberdi, Marina Gil eta Ezozi Akizu. Sail honetan bigarren taldeak "Jo ta ke berdintasunera heldu arte!" ikus-entzunezkoa aurkeztu du; egileak: Miren Astigarraga, Miren Alonso, June Eguren. 18 urtetik gorakoen sailean ikus-entzunezko lan bakarra aurkeztu dute. Lehen saria "Txibierroak" deituriko lanak jaso du; egileak: Alana Berraondo, Mireia Lamariano eta Garazi Arizaga. Sari banaketa ekitaldiaren ostean lunch-a egon da bertaratutakoentzat.