Emakumeenganako indarkeriari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko aza. 22a, 09:30

Ekintza ugari antolatu dituzte Udaleko Parekidetasun Batzordeak, Emakumeen Topaguneak eta Korner Moreak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriren aurkako eguna ospatzen da.

Aurten ere egitarau zabala antolatu dute Udalak eta herriko kolektibo feministek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan.

Ekintzon xedea, tamalez hain zabaldua dagoen indarkeria matxista salatzeaz gainera, herritarrak gaiaren inguruan informatzea eta sentiberatzea da.

Udalak antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu herritarrak.

Egitaraua:

Azaroak 24, eguena. “BELDUR BARIK” TOPAKETA.

16. Beldur barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta ondoren luncha, 19:00etan, Antzokian.  

“MUSTANG” (Deniz Gamze - 2015) PELIKULAREN PROIEKZIOA, 21:00etan, Antzokian.

Azaroak 25, barixakua. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO AGERRALDIA. 19:00etan Plaza Barrixan.

Azaroak 27, domeka. “TE DOY MIS OJOS” (Iciar Bollaín - 2003) pelikularen proiekzioa eta ondoren MERIENDA-TERTULIA Korner Morearen eskutik. 20:00etan, Antzokian.

Abenduak 1, eguena. Hitzaldia; “JAIAK ERE GEUREAK DIRA” “INDARKERIA MATXISTA JAIETAN” eta “HERRITARREN MOBILIZAZIOAREN PAPERA”. 19:00etan, Antzokian. Hizlaria: Iratxe Alvarez, Iruñako indarkeria sexistaren aurkako emakume plataformako kidea.