Sora "A"k galdu egin du Bergaran

G.Azkarate 2016ko aza. 20a, 08:00

Partidu osoan Bergarak izan du jokoaren kontrola. Soraluzetarrak irabazten hasi diren arren Bergarak buelta eman dio partiduari. Sora "B"k bana egin du Eibartarrak-en aurka. Jubenilek eta infantilek irabazi egin dute.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Bergara 2-1 Soraluze "A"

Goleatzailea: Iosu Unanue

Sailkapena:3. 18 punturekin

Sora "A" erasoan kamuts azaldu da Bergaran

Beti da berezia Soraluze eta Bergararen arteko partidua eta gaurkoan ere Agorrosineko harmailak zaletuz beterik zeuden. Soraluzetarrak aurreratu dira markagailuan baina etxekoek partidu hobea egin dute eta azkenean hiru puntuak poltsikoratzea lortu dute.

Lehen zatian Bergara izan da jokoaren jaun eta jabe eta Isusi, Soraluzeko atezainak, lan eskerga egin behar izan du. 37. minutuan Bergarako defentsa eta atezainaren gaizki ulertu bat baliatu du area barruan zegoen Unanuek Soraluzeko taldea markagailuan aurretik jartzeko (0-1). 40.ean ordea etxekoek falta jokaldi batean lortu dute berdinketaren gola(1-1).

Bigarren zatian "pele"ren mutilak partidaren bila atera dira eta beraiena izan da lehen minutuetako jokoaren jabetza. Hauspoak baina ez die behar beste iraun eta 11. minutuan Bergarak korner jokaldi batean partiduan aurretik jartzea lortu du (2-1).Azpimarratzekoa izan da Isusi, soraluzetarren atezainak eginiko partidua, geldiketa gogoangarriak egin ditu ermuatarrak. Partiduaren hondarrean soraluzetarrak berdinketaren bila joan dira. Jon Laskurain, defentsako ezker-aldetik erdiko lerrora igaro da eta bertatik iritsi dira azken minutuetako gol-aukera gehienak.

Hurrengo astan Soraluze "A"k Ikasberri taldea hartuko du Ezozin.

 1go erregional maila

Taldeak: Soraluze "B" 1-1 Eibartarrak

Goleatzailea: Gorka Ojea (1)

Sailkapena:5. 8 punturekin

1go jubenilen maila

Taldeak: Arrasate 2-3 Soraluze

Goleatzaileak: Ibai (1), Tajuelo (1) eta Julen (1)

SAilkapena: 4. 17 punturekin

1go infantilen maila

Taldeak: Soraluze 3-1 Aretxabaleta "A"

Goleatzaileak: Julen Gonzalez (1), Suhar (1) eta Lander(1)

Sailkapena: 4. 9 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.