Taula gainean izango diren musikariak ondorengoak izango dira: Domentx Uzin (gitarrarekin), Unai Larreategi (trikitiarekin) eta Txabi (baxuarekin). Aurkezle lanetan jardungo duen bikotea, berriz, sorpresa izango da. Dagoeneko salgai daude abenduaren 3ko kantu-bazkarian parte hartzeko txartelak.
Zein da menua? Entsalada, paella (mixtoa haragi eta mariskoarekin edo barazkiena), postrea, kafe/infusiñuak eta edaria.
Ze preziotan? 15€ ez-bazkideek, 13€bazkideek, langabetuek eta ikasleek, 8€ 16 urtera artekoek.
Non daude txartelak? Iratxo goxodendan, Arrano eta Gaztelupe tabernetan eta Pil Pilean elkartean. Plaza mugatuak izango dira.
Noiz arte? Azaroaren 18tik (barixakua) azaroaren 28ra arte (astelehena).
Informazio gehiago: Pil-pileanen bulegoan. E-posta: 20urteurrena@pilpilean.com Tel. 943751304.