Asier Riesgo eta Mikel Gonzalezekin berbetaldia

E. Unamuno 2016ko aza. 19a, 11:05

Asier Riesgo (SD Eibar) eta Mikel Gonzalez (Real Sociedad) futbol jokalariak etorriko dira martitzenean herriko antzokira, Izarrekin berbetan egitasmoaren barruan. Koikili Lertxundio Atletick-eko jokalari ohiak egingo ditu moderatzaile lanak.

 Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du hitzaldia, kirol-erreferente euskaldunak ezagutarazi eta gaztetxoen artean euskararen erabilera prestigiatzea du  helburua. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da herriko antzokian. Sarrera librea da baina sartzeko ezinbestekoa izan da aurrez (agortu arte) kiroldegian gonbidapena jasotzea.