Sora "A"k partidua eta lidertza galdu ditu Aretxabaletan

G.Azkarate 2016ko aza. 6a, 20:39

Soraluzeko taldearen hutsak baliatu ditu Aretxabaletak partidua irabazteko. 7 jardunalditan eutsi ostean galdu dute lidertza "Pele"ren mutilek. Jubenilek 1-4 hartu zuten mendean Urki. Sora "B"k AloñaMendiren kontra  eta Infantilek Arrasateren kontra galdu zuten.

Gorengoen maila

Taldeak: Aretxabaleta 2-0 Soraluze "A"

Sailkapena: 3. 15 punturekin

Soraluzek lidertza eta partidua galdu ditu Aretxabaletan

Partidua hasi eta berehala, 5. minutuen, okertu dira gauzak soraluzetarrentzat. Atezainak gaizki urrundutako baloi bat baliatu du Aretxabaletako aurrelariak areaz kanpotik etxekoen aldeko gola egiteko (1-0). Sorak minutu gogorrak bizi izan ditu eta asko sufritu du gola jaso ostean. Defentsan eta zelai erdian pase asko galdu dituzte eta horrek Aretxabaletari kontra-erasoan Isusi-ren areara arriskuarekin gerturatzeko aukera eman dio.  Lehen zatia soraluzetarren gol-aukera batekin amaitu da; Txiki-k falta bat atera, Letu-k errematatu eta gutxigatik ez da sare barrura sartu.

Bigarren zatian Soraluzeko jokalariak partiduaren bila atera dira eta beraienak izan dira lehen minutuetan jokoaren jabetza eta gol-aukerak. Moha-ren sarrerak bizitasuna eman dio soraluzetarren jokoari eta etxekoen areara gerturatzen jardun dute. 26. minutuan etxekoek kontra-eraso bikain bat burutu dute Aretxabaletako aurrelaria Isusi-rekin buruz-buru geratu den arte  baina atezainak erantzun bikaina eman dio jaurtiketari. Soraluzekoak momentu onenean zeudenean iritsi da etxekoen bigarren gola, penaltiz (2-0). Esker hegaletik Lasku-k erdiraketa on batzuk jarri ditu baina ez da soraluzetarren eguna izan eta baloiak ez zuen sartu nahi.

Partiduaren amaieran 2-0 etxekoen alde eta Soraluzek 7 jardunalditan mantendu ostean lidertza galdu du. Hurrengo astean Zumaiako, goiko postuetako borrokarako, aurkari zuzena hartuko du Ezozin.

1go Erregional maila

Taldeak: Aloña Mendi 3-0 Soraluze "B"

Sailkapena: 6. 4 punturekin

1go Jubenilen maila

Taldeak: Urki 1-4 Soraluze

Goleatzaileak: Ibai Garate(2) , Xabier Gil (1) eta Pablo (1)

Sailkapena:4. 13 punturekin

1go Infantilen maila

Taldeak: Soraluze 0-2 Arrasate

Sailkapena: 6. 3 punturekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.