Anartz Mugika eta Carmen Gonzalez plaentxiar azkarrenak Antxintxika lasterketan

G.Azkarate /Argazkiak: Jokin ruiz 2016ko aza. 6a, 13:21

Guztira 21 soraluzetarrek korritu zuten Soraluze eta Bergara lotzen dituen Antxintxika lasterketan. Mugika (32,57) 8.ena izan zen sailkapena orokorrean eta Gonzalez (52,31) 257.ena. Dabid Garcia (31,17) eta Maite Arraiza (38,15) izan ziren probako irabazleak.

Soraluze eta Bergara batzen dituen Antxintxika lasterketaren hamabigarren edizioa korritu zuten atzo 400 kirolarik hiru disziplinatan banatuta; hanbike, patinak eta korrika. Arratsaldeko 15:30etan hasi ziren parte hartzaileak Gila zubira gerturatzen bertan dortsala batu eta lasterketari ekiteko. Euria egingo zuela bazirudien ere ez zen horrelakorik izan eta korrika egiteko tenperatura eta giro aproposak egin zituen.

Soraluzetarren artean Anartz Mugikak izan zen kronometroa gelditzen lehenengoa 32,57ko denborarekin. Bigarrena Abdelmalik Samadi (36:41) eta hirugarrena Gaizka Azkarate(37:31) izan ziren. Emakumezkoetan Carmen Gonzalez-ek 52:31ko denbora lortu zuen, bera izan zen Soraluzeko neska bakarra. Soraluzetarren sailkapen osoa hemen.

Dabid Garciak zazpigarren aldiz irabazi zuen lasterketa

Korrikalarien sailkapen orokorrari dagokionez gizonezkoetan Dabid Garcia (31:17) durangarrak zazpigarren aldiz irabazi zuen lasterketa, erakutsiz neurria hartuta diola ibilbideari. Bigarrena Aitor Mimenza (31:23) izan zen eta hirugarrena Oier Ariznabarreta (32:47). Emakumezkoei dagokionez Maite Arraizak (38:15) bere lehen parte hartzean lortu zuen lehen postua. Bigarren June Arbeok (38:38) egin zuen eta hirugarren Maider Uribe (40:53) bergararra sailkatu zen.

Patinak, handbike eta kros-eko sailkapen eta denborak hemen

Lasterketaren bideo hemen.

Argazkiak: Jokin Ruiz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.