Gallas eta Ximun-ek mailari eusteko lehen pausoa eman dute

G.Azkarate 2016ko aza. 5a, 13:01

Soraluzeko bikoteak jeitsiera kanporaketako joaneko partidua irabazu du 25-21 eta datorren astean gutxienez 21 tanto egin beharko dituzte bigarren mailari eusteko.  Pilotan eskuz-binaka Santamaria eta Kortabarriak lehen postuan amaitu dute hirugarren mailako ligaxka.

Azaroak 5, zapatua

Jeitsiera play-off joaneko partidua

Taldaek: Jon Gallastegi- Ximun Larrañaga 25-21 PiñaKurdin

Mailari eusteko bidean, momentuz bizirik

Partidu gogorra gaur goizean Soraluzeko eta PiñaKurdin taldeko palariek jokaturikoa. Gomazko paleta bigarren mailatik jeisteko joaneko partidua jokatu dute eta tentsio handiko partidua izan da hasieratik bukaera arte. Tanto luzeak jokatu dituzte partida osoan zehar eta egoera fisikoa erabakiorra izan da.

Soraluzeko bikotearen hasiera bikaina izan da markagailuan 10-3ko aldea lortuta. Atzean Ximun-ek aurkarien joko luzeari ongi eutsi dio eta Gallas-ek aurrean jokaldian amaitzen jardun du bata bestearen atzetik. PiñaKurdin taldeko palariak partidaren lehen zatian ez dira gai izan bi tanto jarraian egiteko.

PiñaKurdin taldeko bikoteak aurrera pausoa eman du markagailua 11.3 zelarik eta partidua guztiz aldatu da. Soraluzetarren jokoak behera egin du eta ez-galtzeko pilotak galtzen hasi dira. Atzeko koadroetara bideratu du Piñakurdin-eko bikoteak jokoa eta atzelariak bikain jardun du golpe handiz poliki-poliki aldea murriztu. Partiduko lehen berdinketa 20-20 tantoan lortu dute. Momentu horretan etxekoek, adorea lagun, atzean golpearekin eutsiz eta aurrean jokaldiak amaituz 25 tantora heltzea lortu dute.

Maila zein taldek galduko duen datorren astean erabakiko da. Soraluzeko bikoteak eman du mailari eusteko lehen pausoa baina hurrengo astean errematatu beharko dute denboraldiko tanto garrantzitsuena.

Azaroak 4, barixakua

PELOta

Infantilak bigarren urtea

Taldeak: Hodei tajuelo 2-1 Tolosa

Sailkapena hemen.

PALA

Gomazko paleta nagusiak HIrugarren maila

Taldeak: JOseba Etxeberria-AnderOñate 25-8 Altzatarra

Sailkapena hemen

PELOTA

Eskuz binaka nagusiak hirugarern maila

TAldeak: Alegia 19-22 Santamaria-Kortabarria

Garaipen honekin Soraluzeko bikoteak ligaxka lehen postuan amaitzea lortu du eta hurrengo astean bigarren mailara igotzeko helburuarekin final-laurden partidua jokatuko dute.

Sailkapena hemen

 informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.