Gorengoen erregional maila
Taldeak: Soraluze "A" 0-1 Arrasate
Sailkapena: 1go, 15 punturekin
Zazpigarren jardunaldian iritsi da lehen porrota
Etxekoek ez zuten partidua ondo hasi eta Arrasateko jokalariak lehen minutuetatik "santa"ren atean arriskua sortzeari ekin zioten.Poliki-poliki etxekoek aurrera jo zuten eta lehen zatia hobeto amaitu zuten. 20. minutuan iritsi zen etxekoen lehen jaurtiketa, "River"-en oinetatik baina atezainak ongi desbideratu zuen. 31. minutuan iritsi zen etxekoen aukera garbiena; "River"-ek pase bikaina eman zion sakonean Unanueri baina honek, ustez jokoz kanpo zegoela geratu, eta ez zuen jokaldia amaitu Arrasateko atezainaren aurre-aureran zegoelarik.
Bigarren zatia hasi eta berehala "letu" gazteak izan zuen lehen gol aukera korner bat atera ostean jokaldi nahasi batean. 15. minutuan "lasku"k ezker hegaletik erdiraketa baina "biska"ren errematea kanpora joan zen. 23. minutuan Unanuek geldikako jokaldi batean "lasku"ri pasea eman eta honek gutxigatik ez zuen sartu. 35.minututik aurrera soraluzetarren gainbehera iritsi zen. Fisikoki jota, Arrasatekoak aukera garbiak sortzen hasi ziren eta etxekoen defentsa ataka larrian jarri zuten behin eta berriz. 46. minutuan kontra eraso batean ezin atzera bueltatu harrapatu zituzten soraluzeko jokalariak eta garaipenaren gola sartu zuten (0-1). 47. minutuan Unanuek izan zuen berdinketaren gola sartzeko aukera baina baloia zutoinean lehertu zen.
Soraluzetarrek lidertzan jarraitzen dute Urolarekin 15 puntutara berdinduta. Hurrengo astean Aretxabaletaren defenditu beharko dute ligako lehen postua.
1go erregional maila
Taldeak: Aretxabaleta 3-2 Soraluze "B"
Goleatzaileak: Argoitz(1) eta Uriguen(1)
Sailkapena: 6. 4 punturekin
1go jubenilen maila
Taldeak Soraluze 2-1 AloñaMendi
Sailkapena:4. 10 punturekin
Goleatzaileak: Iban Oribe(1) eta Ibai Garate(1)
1go infantilen maila
Taldeak: Aretxabaleta 1-7 Soraluze
Sailkapena: 5. 3 punturekin