Urriak 28, barixakua
PALA
Gomazko paleta Hirugarren maila
Taldeak: Rascon-Heriz 25-12 Urnieta3
Sailkapena hemen
Soraluzekoak gehiago izan ziren
Jon Heriz eta Jurgi Rascon soraluzetarrek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi zuten beste behin ere atzo iluntzean Urnietako bikotea 25-12 mendean hartuta. Hasieratik aurkariak baino gehiago zirela erakutsi zuten baina partiduan sartzea kosta zitzaien eta horregatik tanto gehiegi oparitu zituzten. Partiduaren bigarren zatian Jurgik aurrean joku bikaina egin zuen Urnietako atzelaria aurrera eta atzera nahieran erabiliz. Aurrelari bien arten tanto politak ikusteko aukera izan zen. Defentsan hala ere soraluzekoak hobeto jardun zuten eta tanto gutxi egin zizkieten Urnietako palariek. Heriz atzean txukun ibili zen partida erditik aurrera batez ere eta atzeko koadroetatik bi paretak egitera ausartu zen; batzuk tanto eta beste batzuk kanpora bidaliz. Partidaren amaieran 25-12ko markagailuarekin irabazi zuten etxekoek eta mailaz igotzeko helburua begiz jota dute soraluzetarrek. Hurrengo partidua Lizardi-ren kontra jokatuko dute.
Markagailua: 1-0/2-0/2-1/3-1/3-2/4-2/5-2/6-2/7-2/7-3/8-3/8-4/8-5/9-5/9-6/10-6/11-6/11-7/12-7/13-7/14-7/15-7/16-7/17-7/17-8/18-8/19-8/20-8/21-8/21-9/21-10/21-11/22-11/22-12/23-12/24-12/25-12
PELOTA
Eskuz-binaka nagusiak Lehenengo maila
Taldeak: Lizaso-Intxurre 13-22 Atxotegi-Irureta
Sailkapena hemen
Infantilak Bigarren urtea
TAldeak: Lapke5 2-1Tajuelo
1go partidua: 8-2 (1-0)
2. partidua: 7-8 (1-1)
3. partidua: 4-3 (2-1)
Sailkapena hemen
Urriak29, zapatua
PALA
Gomazko paleta Hirugarren maila
Taldeak: Urnieta1 VS Gallastegi-Oñate (15:00etan)
Sailkapena hemen
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!