Gorengoen erregional maila
Taldeak: Ilintxa 2-1 Soraluze "A"
Goleatzailea: Ion Laskurain
Sailkapena: 1go 15 punturekin
Seigarrenean, kale
Soraluzetarren ezin izan dute seigarren jardunaldiz jarraian garaipena lortu eta bolada onari agur esan diote Ilintxaren aurka 2-1 galdu ostean. Soraluze "A" taldeak lehen bost jardunaldiak jarraian irabazi ditu, seigarrenean, kale.
Talde biak errepestu handiz ekin diote partiduari eta nahiz eta soraluzetarrek izan duten partiduaren kontrola gol-aukera gutxi sortu dituzte talde biek lehen minutuetan. Soraluzek geldikako jokaldiak baliatu ditu Ilintxako atezainaren area-ingurura gerturatzeko. Unanue txukun ibili da zelai erdian taldeari arnasa eman eta jokaldiak antolatzen. Gol-aukera garbienak "River"-ek sortu ditu ezker hegaletik, hain zuzen ere, bera izan da 42. minutuan "biska"k buruz emandako pasea zutoinera errematatu duena.
Bigarren zatian ere soraluzetarrak izan dute aginte makila baina 9. minutuan Ilintxako aurrelariak areaz kanpoko jaurtiketa bikain batekin egin du partiduko lehen gola (1-0). "Pele"ren mutilak ez dira kokildu eta 18. minutuan "Txiki"k korner bat bixi-bixi atera du etxekoen defentsa lokartuta harrapatuz eta "Lasku"k ezkerkada bortiz batekin lortu du berdinketaren gola (1-1). Hortik aurrera Soraluzeko taldeak aurrera egin du eta garaipenaren golaren bila joan dira. 42. minutuan, Soraluzeko defentsak ez du ondo defendatu etxekoek korner-etik egindako erdiraketa eta garaipenaren gola sartu dute (2-1).
1go Erregional maila
Taldeak: Soraluze "B" 3-3 Bergara
Goleatzaileak:Raul (1), Oregi (1) eta Gustino (1).
Sailkapena: 5. 4punturekin
Berotan, gazi; hotzean gozo zaporea duen puntua
0-2ko markagailuari buelta eman ostean etxekoek partidako azken jokaldian jaso zuten berdinketaren gola zapatuan Bergararen aurkako partiduan. Taldea biek merezitako puntua lortu zuten Ezozin.
Etxeko taldeak lehen zati oso txarra jokatu zuen zapatuan eta 0-2ko markagailua kontra jarri zitzaien. 8. minutuan egin zuen Bergarak lehen gol-aukera. 33. minutuan jarri ziren aurretik aurkariak soraluzetarren zalantza jokaldi bat baliatuz (0-1). 39.ean penaltiz zabaldu zuten aldea margakailuan bergararrek (0-2).
Bigarren zatian etxekoen jarrera-aldaketa etorri zen eta lehen minututik partiduaren bila joan ziren. 59. minutuan zelairatu berria zen Aritz Aranberrik erdiraketa neurtu bat jarri zuen eta Raul kapitainak etxekoen lehen gola egin zuen (1-2). 70.ean Oregik korner jokaldi batean Bergarako defentsaren gaizki ulertu bat baliatu zuen berdinketa lortzeko (2-2). 83. minutuan Aitor Bueno-k korner-a atera eta Gustino-ren erremate bortitzarekin sarea zulatu eta taldea aurretik jarri zuen (3-2). Futbolaean ospakizunak epaileak txistua jo ostean egin behar izaten dira eta partiduko azken jokaldian, 97. minutuan, lortu zuen Bergarak berdinketaren gola (3-3).
1go Jubenilen maila
Taldeak: Aretxabaleta 0-4 Soraluze
Goleatzaileak:Iban Garate (2), Julen Gomez (1) eta Iban Oribe (1)
Sailkapena: 6. 7 punturekin
1go Infantilen maila
Taldeak: Soraluze 0-4 Urki
Sailkapena: 6. punturik gabe