Santamaria eta Kortabarria igoeratik gertuago

G.Azkarate 2016ko urr. 23a, 20:47

Gorka eta Ibaik 22-3 hartu zuten mendean Andoiango bikotea eta pauso handia eman dute bigarren mailarako igoera lortzeko helburuan. Atxotegi eta Iruretak 22-21 irabazi zuten Alberdi eta Uzkudunen kontra.

PELOTA

Hirugarren maila eskuz-binaka

Taldeak: Santamaria-Kortabarria 22-3 Andoian

Sailkapena hemen.

Bigarren mailako igoera fasea begiz jota

Kortabarria eta Santamariak partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta badirudi ez dutela aurkaririk eskuz-binakako hirugarren mailan. Soraluzeko bikoteak beste behin ere aurkariak mendean hartu zituzten aukerarik utzi gabe.

Santamariak erakustaldia eman zuen zapatu eguerdian zaleen gozamenerako. Sake-errematean asmatu zuen eta bereak izan ziren partiduko jokaldi ederrenak. Santamariak aurkariak nahieran erabili zituen aurrera eta atzera. Frontoiko atzeko koadroetan Kortabarriak partidu serioa egin zuen markagailuan abantaila handia izan arren kontzentrazioa galdu gabe eta egin behar izan zuen lan-apurra txukun eginez.

Markagailua: 1-0/2-0/2-1/3-1/4-1/5-1/6-1/7-1/8-1/9-1/10-1/0-2/12-2/13-2/13-3/14-3/15-3/16-3/17-3/18-3/19-3/20-3/21-322-3

Lehenengo maila  Eskuz-binaka

Taldeak: Atxotegi-Irureta 22-21 Alberdi-Uzkudun

Sailkapena hemen

PALA

Gomazko paleta Hirugarren maila

Taldeak: Tolosa  17-25 Heriz-Rascon

Sailkapena hemen.

Gomazko paleta bigarren maila

Taldeak: Larrañaga-Fernandez 22-17 Alde Zaharra

Sailkapena hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.