Merkatari txikien azoka handia

E. Unamuno 2016ko urr. 16a, 18:23

Ohikoa den moduan, giro ona eta herritar ugari batu ziren zapatuko Bizikaleren azokan. Goizaldean jende gutxixeago ibili bazen ere, iluntzean haimak jendez inguratuta ageri ziren, jai giro betean. 

Beste behin, Bizikale merkatarien elkarteko kideen artean antolatu zuten azoka, herria biziberritu eta merkatari txikien garrantzia nabarmentzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.