"Putinen guardasola" obrak abiatuko du gaur, Antzerki garaia zikloa

E. Unamuno 2016ko urr. 4a, 09:02

Gaur, 20:00etatik aurrera, Putinen Guardasola antzezlan komikoa eskainiko da antzokian. Udaleko kultura sailak antolatutako Antzerki garaia zikloan izango diren lau antzezlanetan lehena da gaurkoa.

Asier Sotak zuzendutako antzezlana da eta Inazio Tolosa eta Ramon Agirrek antzeztutakoa. Ikusleek euskal ereserki berria entzuteko aukera izango dute, lehendakariak egin baitie enkargua Nik eta Rai musikari ezagunei. Erronka horri aurre egiteko, Metodo Mistoa asmatu dute, eta horren berri emango dute.

Sarrerak egunean bertan antzokirako sarreran eskuratu ahal izango dira 3 euroko prezioan.

Zozketa

Udaleko kultura sailak emandako bost lagunendako bina sarrera zozkatuko ditugu Plaentxia.eus-eko irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Barixaku eguerdian aterako ditugu sarituen izenak. Parte hartu eta zorte on.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.