Antzerki garaia da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2016ko urr. 5a, 09:14

Urtero garai honetan egiten duen moduan, punta-puntako konpainia profesionalen lau antzezlan programatu ditu urriko eta azaroko ostiraletarako Udaleko Kultura Batzordeak.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, "Antzerki Garaia" izeneko antzerki-zikloa antolatu du udazkenerako Udaleko Kultura Batzordeak, herritarrei antzerki konpainia profesionalen lanez gozatzeko aukera emateko helburuarekin.

Lau dira, beste horrenbeste konpainiarenak, aurten zikloa osatzen duten antzezlanak, bi euskaraz eta beste bi gazteleraz.

Antzezlanak urriko eta azaroko ostiraletan taularatuko dira, hamabostean behin, eta, lehendabizikoa izan ezik, gaueko 10:15etan hasiko dira.

Hauek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak:

  • Urriak 7: "Putinen guardasola". Adi! 20:00 h.
  • Urriak 21: "Caperucita feroz".
  • Azaroak 4: "Zergatik, Jamil?".
  • Azaroak 18: " Fuera de juego".